Goikoetxea, Veitia entrenatzailea eta Pascual, lehiaketa amaituta
Hondarribiko Ama Guadalupekoa judo taldeko Haurren Mailako bi kirolari, Jon Pascual eta Aitor Goikoetxea, Valladolideko (Espainia) Pilar Fernandez kiroldegian lehiatu ziren larunbatean maila horretako Espainiako Kopako proban. Biek domina lortu zuten, Pascualek urrezkoa eta Goikoetxeak zilarrezkoa. Emaitza horiekin ranking-eko goiko postuetan sendotu dira eta, hortaz, Espainiako Txapelketan aritu ahal izateko aukera indartu dute.
Pascualek (-66 kilo) nagusitasun erabatekoa erakutsi zen eta borroka guztiak
ippon bidez gainditu zituen, urrezko domina lortu arte. Bere pisuan ranking-eko buruan da Pascual.
Goikoetxea (-42 kilo) ere borroka guztiak irabazi eta gero finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Daniel Santos portugaldarra menderatu eta zilarrezko domina jantzi zuen. Emaitza horrekin, ranking-ean hirugarren postua sendotu du Goikoetxeak.
Amako beste judoka batek parte hartzen du Haurren Mailako Espainiako Kopan, Javier Estevasek (-46 kilo), baina min hartuta dago eta ezin izan zuen Valladolidera bidaiatu. Ranking-eko bigarren postuan dago Estevas.
Ronaldo Veitia Hondarribiko taldeko entrenatzailea joan zen Valladolidera bi haurrekin eta itzultzeko orduan pozik azaldu zen Pascualen eta Goikoetxearen bilakaerarekin: “Gure gaztetxoak aurrera doaz kirol maila hobetzen, eta Espainiako Kopak oso baliagarriak zaizkie bere hazkunderako behar dituzte ezaugarri taktiko eta teknikoak garatzeko. Pozik goaz etxera, emaitzagatik eta pixkanaka-pixkanaka maila oneko judoa erakusten hasi direlako”.