Irungo hezitzaile euskaldunentzako formazio saioa egingo dute abenduaren 11n, 18:30etik 20:00etara, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Iñaki Eizmendik gidatuko du saioa, eta bertara hezitzaile, begirale edo entrenatzaileak joan daitezke. Formaziorako izateaz gain, motibaziorako ere izango da saioa. Kalean Bai egitasmoaren barrukoa da saioa.
Kalean Bai udal egitasmoaren arduradunek esan dute maiz hezitzaileak euren arduran dauden gazte, haur eta nerabeen artean euskaraz komunikatzeko zailtasunak daudela, eta horrek ezinegona eta frustrazioa sortzen duela begiraleen artean. Horiei irtenbidea ematea izango da formazio saioaren helburuetako bat.
Izena eman nahi duenak bi aukera ditu. Lehena 943 31 00 34 telefono zenbakira deitzea da, bigarrena posta elektroniko mezu bat bidaltzea:
kaleanbai[a bildua]siadeco.net.