Artedrama, Le Petit Theatre De Pain eta Dejabu Panpin Laborategiaren
Hamlet-ek Euskal Herri osotik egiten ari den biraren geldialdi bat egingo du Errenteria-Oreretan, eta Dejabuk azken lana etxean aurkezteko aukera izango du. Hain zuzen, igande honetan, abenduak 1, izango da emanaldia, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Hiru konpainiek proposatzen duten
Hamlet hau XXI. mendean eta Euskal Herrian kokatzen da. “
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, diru gosea, hitza hitz ala hitza jan”, aurreratu dute. “Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu, dena ez da justizia noski… hor da auzia”.
Errautsak lanaren ondoren berriro elkartuko dira hiru konpainiak, eta oraingoan, Shakesperareren obra bereganatuko dute.
Sarrerak
Dagoeneko salgai daude ikuskizunerako sarrerak 9 euroan sarrera orokorra eta 7 euroan gazte txartela eta 65 urtetik gorakoentzat. Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilara joan beharko da. Hori bihar, ostegun eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteazkenean 11:00etatik 13:00etara.
Dejaburi HITZA-n egindako elkarrizketa, hemen:
http://oarsobidasoa.hitza.info/paperekoak.