Gazteen lokalen ordenantzaren gainean eztabaidatuko dute azaroko plenoan
Hiru puntu eta galdera eskariak. Hori izango da Errenteria-Oreretako azaroko ohiko udalbatzarreko gai ordena. Lehenengo bi puntuak tramiteak izango dira, eta eztabaidatzeko puntu bakarra hirugarrena izango da: Errenteria-Oreretako aisialdi alternatiboetako lokalak arautzeko ordenantzari hasierako onespena ematea.
Udalbatzarra ohi bezala 18:30ean hasiko da.