Gaur, bihar eta etzi, Txingudi zinemen prezioa 3,50 eurokoa izango da
Ocine Txingudi zinemetan (Txingudi merkataritza zentroan daude) gaur, bihar eta etzi ohiko sarreren prezioa 3,50 eurokoa izango da; 3D filmeetarako eta VIP eserlekuetarako gehigarria ordaindu beharko da. Horrela, zinemako kideek esan dute prezio jaitsiera “puntuala” izango dela, eta aurretik egin zuten egun bereziaren jarraipena izango dela. Horrela, “prezioarekin sentibera” den ikuslegoarengana hurbildu nahi dute “krisi ekonomikoak eta %21eko BEZak eragina izan baitute sektorean”.