Eskualdeko marrazki eta pintura lehiaketako sariak banatu zituen atzo, Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkartean. Parte hartzearekin eta egindako lanekin pozik agertu da ekitaldiaren antolatzailea, auzo elkartea. Zentzu horretan, eskerrak eman dizkie Rafa Lorentek parte hartu duten guztiei, baita epaimahaiari ere. Artearen munduan ibilbide luzea eduki duten artistak izan direla zehaztu du.
Parte hartzea iaztik zertxobait murriztu dela gaineratu du, eta 40 lagunen bueltan parte hartu dutela.
Sariak Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Lorentek berak banatu zituzten.
[box]
Irabazleak
3-6 urte
- Fatima Viana
- Iraia Jimenez
- Aimar Zamora.
7-10 urte
- Iker Jimenez
- Paula Sotillos
- Laia Mugarza
11-14 urte
- Ane De Juan
- Raquel Castillejo
- Jaione Martinez
[/box]