Bresteko ikasleak, institutuko arduradunekin eta zinegotziekin
Bretainiako Brest hiriko Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko hainbat ikasle Hondarribian daude egunotan, Talaia institutuko ikasleekin trukaketa programa baten barruan. Bidaiaren barruan herria ezagutzeko aukera izan dute eta gaur goizean udaletxean izan dira. Txomin Sagarzazu Hezkuntza zinegotziak egin die harrera eta beste zinegotzi batzuk ere hurbildu dira taldeko argazkia egitera.
Brestekoek Hondarribira egin bezala, 2014. Urte hasieran Talaiakoak izango dira Bretainiara bidaiatuko dutenak.