Gaurko aurkezpenekoa da ondoko irudia
Boliviako San Ignacio de Moxos ensambleak kontzertua emango du abenduaren 7an, 20:00etatik aurrera, Amaia KZn. Udalak eta Taupadak elkarteak antolatu dute emanaldia, eta jasoko den dirua Bolibiako San Ignacio de Moxos herriko musika eskola nahiz orkestra laguntzeko izango dira. Gainera, Taupadak orkestrak ere joko du emanaldi horretan. Sarreren prezioa 5 eurokoa da, eta hasteko, Luis Marianoko turismo bulegoan eros daitezke.
Gaur aurkeztu dute emanaldia Irungo udaletxean. Bertan izan dira Kooperazio eta Kultura zinegotzi Maite Cruzado eta Belen Sierra, nahiz Taupadak elkarteko presidente Fernando de la Hera. Esan dutenez, San Ignacio de Moxos ensambleko partaideak 16-26 adin tartekoak dira, eta denak “jatorri umilekoak” direla nabarmendu dute. Gainera Boliviako herri musikaren gaineko lanketa egiten ari dira, bertan hainbat abesti eta partitura berreskuratuz.