Alaia Martin bigarren Donostiako finalaurrekoan
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatu zuten atzo Donostian. Alaia eta Jon Martin bertsolari oiartzuarrek kantatu zuten saioan eta Alaia Martinek bigarren postua eskuratzea lortu zuen (674,5 puntu). Jon Martin laugarren geratu zen (641,5).
Larunbat honetan Maule-Lextarren izango da azken finalaurrekoa eta hor erabakiko da finalerako zein bertsolari sailkatuko diren.