Aurkezpenean Irungo Udaleko eta Oiassoko ordezkariak izan ziren
2013ko Irungo Zinemaldi Arkeologikoa astelehenean hasiko da, eta aurten, aurkeztuko diren 24 lanez gain, bi berritasun nagusi izango ditu: Donostiako San Telmo museoarekin eta New York-eko Metropolitan museoarekin elkarlana abiatu dutela, eta bestetik
webgunea dutela. Horrez gain, ohikoa baino egun bat gehiago izango du zinemaldiak, hilaren 30era arte. Egitarau oso-osoa webgunean dago, xehetasun guztiekin. Irungo Udalaren eta Oiasso Erromatar Museoaren ekimenez antolatzen dute zinemaldia.
Hala, elkarlanari dagokionez, datorren astean zehar, Irunen bezala, Donostiako San Telmon ere emango dituzte jaialdirako onartuak izan diren hainbat lan. Gainera, horietako baten gaineko azalpenak ematera etorriko dira New York-eko Metropolitan museoko kideak.
Horrela, filme arkeologikoen jaialdiaren hasiera astelehenean egingo dute. Amaia KZn, Irungo Kontserbatorioko Orkestraren emanaldiarekin (19:00etan), eta sarien banaketa 30ean egingo dute. Hasierako ekitaldia, filmeen emanaldia nahiz bukaerako festa, denak, Amaian egingo dituzte, eta denetarako sarrera doan da.