Ikurriñaren Aldeko Herri Ekimena
Ikurrina aldarrikatu eta “inposaketa salatzeko” agerraldia egin dute gaur eguerdian hamarnaka lagunek Oiartzungo plazan. Oiartzungo herritar talde batek osatzen duen Ikurriñaren aldeko Herri Ekimenak Ikurrinaren aldeko eguna antolatu duela abenduaren 8rako iragarri du bertan, eta herriko berrogeitik gora eragile, elkarte zein alderdi politikok sinatutako agiria irakurri dute.
Urriaren 18an Espainiako bandera udaletxean jarri behar denaren aurre agindua jasota erabaki zuen herritar talde batek Ikurriñaren Aldeko Herri Ekimena martxan jartzea. Erabaki hori gogor slatau dute gaurko agerraldian: “Agindu honekin Espainiako Gobernuak herri hau espainolizatzea du helburu, pixkanaka pixkanaka euskalduna den ororrekin bukatu nahi dute. Horren erakusle dira azken hilabeteetan hezkuntza arloan emandako erreformak, euskara eta euskal kulturaren aurkako neurriak eta orokorrean herri honen aurkako eraso guztiak”. Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean “inposaketa gogor salatu” eta euskal ikurrak “geure ikurrak direnak” aldarrikatzea dela herri ekimenaren helburua azaldu dute.
Horrenbestez Ikurrinaren Aldeko Eguna antolatu du herri ekimenak abenduaren 8rako. Goizeko 9:00etan abiatuko da erromeria plazatik Urkabera eta bertan omenaldia egingo diote ikurrinari. 12:30ean berriz, manifestazioa abiatuko da plazatik ikurrinaren alde eta ondoren ekitaldia izango da plazan bertan.
Herri bazkariaren txanda helduko da ondoren, eta musika ere ez da faltako hura girotzeko Madalensoro pilota-plazan.
Babes zabala
Ikurriñaren Aldeko Herri Ekimenak babes zabala jaso du. Izan ere 41 elkarte, eragile eta alderdi politikok egin dute bat taldearekin. Ikurrinaren aldeko eguna aurkezteaz gainera, ekimea babesten duten elkarte eta taldeek agiria adostu dute. Agiri horren arabera, oiartzuar gehienen sentimenduen kontra espainiar bandera udalean ezartzea derrigortzen dituen legearen inposizioa salatu dute. Espainiako banderak ez duela inoiz Oiartzungo herria ordezkatu gaineratu dute, bestalde ,eta neurriak berak oiartzuarren borondatearekiko errespetu falta azaltzen duela nabarmendu. Herri gisa erantzutera deitu ditu oiartzuarrak: “Gure nortasuna eta gure izatea ukatu nahi dutenen aurrean zutitzeko deia luzatzen diogu Oiartzungo herriari”. Azken horren harira Ikurrinaren Aldeko Egunarekin bat egin eta etxe guztietan ikurrinak zabaltzeko deia egin die herritar guztiei ekimenak.
Ikurriñaren Aldeko Herri Ekimena
Abenduaren 4an, hitzaldia
Azmarrin elkarteak antolatuta hitzaldia emango du Unai Apaolazak
Zergatik inposatu nahi digute bandera espainola? izenburupean. Udal Areto Nagusian izangod a hitzaldi hori 19:30etik aurrera.
Agiriaren sinatzaileak
- Altzibarko Kultur Elkartea
- Auzokalte Elkartea
- Oiartzungo Presoen Lagunak
- Girizia kirol-kultur Elkartea
- Ernai
- Eusko Alkartasuna
- Oiartzungo Kirol Elkartea
- HELTA. Oiartzungo Emakume Elkartea
- EH Bilduko Udal Taldea
- Ikasle Abertzaleak
- ESAIT
- EHE Itotiyak
- Udal Bertso Eskola
- Sortu
- Ttur Ttur Euskaltzaleen Bilgunea
- Ihote Taldea
- Bizardia Elkartea
- Oiartzungo Gure Esku Dago
- Girizia Mendizale Elkartea
- Aldeguna Elkartea
- Kattin Ttiki
- Txost Pelota Elkartea
- Soinuenea
- Artaso Elkartea
- Beloaga
- Iturriozko Jai Batzordea
- Antiju Morik
- Killikupe Emakume Taldea
- Arraztalo Elkartea
- Intxixu AEK Euskaltegia
- Azmarrin
- Iturri Berri Elkartea
- Oiarpe
- Gezak
- Ibargain Elkartea
- Ugaldetxoko Kultur Elkartea
- Oiartzungo Irrien Lagunak
- Altzibarko Bilera Elkartea
- Oarsoaldea Igeriketa Taldea
- Mikeldodea Euskal Makila
- Oiartzun Irratia
- Hamaika bat
- Harri Beltza elkartea
- Haurtzaro atletismo taldea
- El-Watan elkartea