Herriko Plazan egin zuten elkarretaratzea
Nafarroak Ateak Ireki egitasmoaren webgunea ixtea agindu du berriki Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horren harira, elkarretaratzea egin zuten Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Zintzilik Irratiaren ekimenez, bertan kazetaritzarekin eta herri mugimenduarekin harremana duten hainbat eragileetako kideek, eta norbanakoek. Adierazpen askatasunaren kontrako erasoa izan zela salatu zuten elkarretaratzean izan zirenek.