Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa egingo dute udaletxean
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruan, Txiste Grafikoen lehiaketako sari banaketa egingo dute hilaren 23an, larunbata, 12:30ean. Udaletxeko areto nagusian izango da ekitaldia eta, udalak, Aitor Txarterina komikilari nafarra gonbidatu du ekitaldira.