Miss Undergroove taldeak Banakon joko du larunbatean
Miss Undergroove taldearen kontzertua izango da Banako tabernan larunbatean. 23:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Honako hauek osatzen dute Miss Undergroove taldea: Alicia Arguiñano (ahotsa eta perkusioa), Koki Gómez (saxoa eta flauta), Ulrich Calvo (gitarra), Mark Barnes (baxua) eta Dani Arias (bateria).