Errenteria-Oreretako Batzokiko bikoteak helburu nagusi batekin aterako da gaur kantxara: maila ez galtzea. Hala, Jon Ormaetxea eta Felix Santamariak lehenengo mailari eusteko 25-23 edo gutxiagorengatik menderatu beharko dute Loiolatarra.
Era berean, bihar eta igandean, partiduak izango dira Fanderiako pilotalekuan, batetik, Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finalak lehenengo eta bigarren mailan. Lehiak 11:30ean hasiko dira.
Horrez gain, Iban Jauregi eta Anton Aranburu EPLEko bikoteak bigarren mailako finala jokatuko dute, Oiarperen kontra.
Gipuzkoako txapelketa, eskuz binaka, 2. maila (mutilak)
- EPLE (Jauregi/Aranburu)–Oiarpe: igandean, 11:30ean, Fanderiako frontoian.
Gipuzkoako txapelketa, gomazko paleta, 1. maila (mutilak)
- Batzokiko (Pagoaga/Leunda)-Loiolatarra 2:ostiralean, 20:45ean, Fanderiako frontoian.
Gipuzkoako txapelketa, pala motza, 3. maila (mutilak)
- Zarautz-Batzokiko (Ormaetxea/Santamaria): ostiralean, 20:00etan, Aritzbatalde frontoian.