Higerrek 3.000 euro zozkatuko ditu Gabonetako kanpainan
Hondarribiko Higer merkataritza elkarteak 3.000 euroko txeke bat banatuko du Gabonetako erosketa kanpainaren barruan. Abenduaren 22ra arte, elkarteko kide diren establezimendu guztiek erosketen araberako txartelak banatuko dizkiete erosleei. Gabonetako loteriaren zenbaki sarituaren arabera aukeratuko dute sariduna eta 3.000 euroko txekea jasoko du, eta 2014ko urtarrilaren 6ra arte izango du txeke horrekin Higerreko establezimenduetan erosketak egiteko.