![Xabier Iridoy eta Enrique Aizpiolea, gaur, Belasko Enean](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2013/11/PB221002-300x225.jpg)
Xabier Iridoy eta Enrique Aizpiolea, gaur, Belasko Enean
Irungo EAJk Belasko Eneako San Antonio de Paduako parkearen ondoko eremura bisita egion du gaur goizean, bi helbururekin. Lehena izan da jeltzaleek 2012an egin zuten proposamen bati esker bertan aisia eremu bat eta aparkalekuak egiteko lanak hastear direla jakinaraztea izan da, eta bigarrena gai horrekin “Santanoren gobernuak jarritako oztopoak” salatzea.
Xabier Iridoy Irungo EAJren udal taldearen bozeramaileak eta Enrique Aizpiolea zinegotzi jeltzaleak egin dute bisita. Lehen fasearen barruan petanka zelaia eta egonaldi gunea egingo dituzte bertan, eta jeltzaleek egindako ekarpenei esker ere bertarako irisgarritasun hobea izango dute adinekoek, “proiektatuta zegoenaren arabera, Gaztelekuraino joan behar zelako bertaraino iristek0”. Alta, EAJk eskatu dio udal gobernu taldeari HAPOan lursail horren berkalifikazioa egin dezan aparkalekuak eraiki ahal izateko, “20 kotxerentzat aparkalekuak eraikiko dira”. Horrela, EAJk kritikatu du gobernu taldeak 12.500 euro erabili zituela “herritarrekin beharrezkoa ez zen parte hartze prozesu batean”, eta baieztatu du eurek egindako proposamena “bizilagunen beharrei erantzuten” ziela.
Baina Iriodoyk salatu du egitasmoa aurrera eramateko udal gobernuak “oztopoak” jarri dituela: “Bi urtez tematu behar izan dugu, horrelako planteamenduekin Irungo auzoetako bizilagunen ongizatea hobetzen dugula deritzogulako”. Horrela, egiten ari diren “oposizio serioari esker”, 2013rako beste hainbat ekimen proposatu dituztela gogorarazi dute jeltzaleek, Belasko Eneakoaz gain, Artian, Rataplan eta Fagina kaleetan, Alarde kaleko aparkalekuan, edo Meakako eta Olaberriako auzi bideetan.