Basarik Beloaga gaztelura irteera antolatu du
Mendi irteera antolatu du Basari elkarteak abenduaren 1erako. Oiartzungo Arragua auzotik irtengo dira gaztelurantz eta ondoren Gurutze eta Altzibarretik egingo dute bueltako bidea. Arraguara joateko 08:00etako topoa hartuko dute. Mendi buelta bukatuta Basari elkarteak bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak Kamio, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leudan tabernetan eros daitezke. Helduen txartelak 10 euro balio du eta haurrenak 5 euro.