Antxon egingo dute asteartean hilabete bukaerako plenoa
Pasai Antxoko kultur etxean egingo dute hilabete bukaerako ohiko plenoa, asteartean, 19:00etan. Besteak beste, Pasaiako Udala eta Oarsoaldearen arteko hitzarmena edota erretiratuek zenbait gizarte neurriren gainean aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dituzte.