PSE-EEren arabera "pasaitarrek errauste plantaren enpresa eraikitzaileei 37 milioi pezeta ordaindu beharko dizkiete"
“Suminduta eta eskandalizatua” daudela salatu du Pasaiako PSE-EEk. Izan ere, salatu dutenez, “diputazioak errauste plantaren enpresa eraikitzaileekin hitzartutako akordioaren ondorioz, pasaitarrek 222.183 euro (37 milioi pezeta) ordaindu beharko baitituzte”. Zehaztu dutenez, zaborraren tasaren bitartez egin beharko dute aipatu ordainketa. Pasaiako PSE-EEren arabera “ez da bidezkoa herritarrak beti Bilduren kudeaketa txarra ordaindu behar izatea”.