Euskararen Eguna ospatzeko batu dira Donibanen Bixi-Bixi kultur elkartea, Itsas Mendi eta Prest! Euskara taldea, eta hainbat ekimen antolatu dituzte, “euskaltzaleak herriko plaza bereganatu eta gure izateko gogoa eta poza adierazteko”. “Euskaltzaleok euskaldun bizitzearen poza partekatzeko deialdia” luzatu dute eta Donibanen abenduaren 3aren bueltan egingo diren ekimenetan parte hartzera deitu dute.
Egitaraua:
- Azaroaren 29an, ostirala, 20:30ean Itziar tabernan, Ane Arrutiren eskutik, musika zuzenean.
- Azaroaren 30ean, larunbata, Itsas Mendin, babarrun jatea. Bazkarirako zerrendak, Berezi, Itziar, Patxiku eta Ganbara tabernetan jarri dituzte. Txartelak 12 euro balio du. Bazkalostea Anartz Iturbe txiste kontalariak girotuko du.
- Abenduaren 3a, asteartea, 19:00etan, euskararen aldeko ekimen herrikoia herriko plazan.
- Abenduak 12, osteguna, 19:00etan, Imanol Minerren hitzaldia Victor Hugo etxean, Pornografia linguistikoa izenburupean.

Ane Arrutik Itziar tabernan kantatuko du