Peatonalizazio ordutegian aldaketak egingo dituzte
Udatik peatonalizatua dago Biteri kalea larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 22:00etara, baina ordutegi horretan aldaketak egingo dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Horretarako, auzotarren ekarpenak kontuan izan dituztela adierazi du. Horrenbestez, asteburu honetatik aurrera, 13:30etik 22:00etara itxiko dute kalea, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 22:00etara.
Udalak gaineratu duenez, Alondegiko aparkalekua erabili nahi dutenek Pablo Iglesias etorbidetik sartu beharko dute.