Epaiketa politikoen kontrako mezua
Oarso Bidasoko LABek deituta, gaur goizean, elkarretaratzea egin dute Niessen merkataritza zentroaren parean (hasiera batean, Herriko Plazan egitekoak ziren). Bertan, Madrilen egiten ari diren epaiketa politikoak salatu dituzte: “Batez ere orain Madrilen 40 gazteren kontra eta Herri Batasuna, Batasuna nahiz Euskal Herritarrok-eko kideen kontrako eta hainbat elkarteren kontrako epaiketa” salatzea izango du helburu.