Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Darpon: "Ez dut uste inork nabaritu duenik gure zerbitzuen kalitatea jaitsi denik"

admin
Bidasoa
2013/11/21
Jon Darpon

Jon Darpon Osasun Sailburua.

Hitzaldia emango du gaur, Jon Darpon Osasun Sailburuak, 19:00etan, Reina aretoan: Euskal osasun zerbitzuen egoera. Darponek onartu du duela urte batzuk orain baino diru gehiagorekin lan egiten zutela, baina hori zerbitzuen kalitatean ez duela eragin iritzi dio, “kontrakoa esatea, gezurretan aritzea da”. Osasun pribatu eta publikoaren gaineko eztabaida pil-pilean dago. Osakidetzak izango al du zerbitzu publikoa eta kalitatea mantentzerik datozen urteetan? Noski baietz. Behin eta berriro esan dugu. Esan eta egin. Datozen urteko aurrekontuen arabera ere, Osakidetzak, 3.300 milioi euro baino gehiago izango ditu. Hau da, aurrekontu on bat izango du bere goi mailako zerbitzuak mantentzeko. Gainera,  horren arabera, egunero 6,7 milioi euro gastatuko ditugu osasun arloetan. Datuak argiak dira. Osakidetza publiko eta kalitatezko bat nahi dugu eta hori lortzeko bideak ipini ditu Eusko Jaurlaritzak. Joan den urtean Osakidetzaren aurrekontuak murrizketa nabarmena izan zuen, aurten, ordea, igo egingo da, baina ez maila berean. Horrek zein ondorio utziko ditu herritarrengan? Herritarrek betiko zerbitzu ona jasoko dute. Aurten ere, ez dut uste inork nabaritu duenik gure zerbitzuen kalitatea jaitsi danik. Nire ustez, kontrakoa esatea, gezurretan aritzea da. Beste urte batzuetan diru gehiago izan dugula argi dago, baino horrek ez du esan nahi kalitatea edo zerbitzu gutxiago emango ditugunik. Agian, ez ditugu hainbeste osasun zentru edo ospitaleak eraikiko, agian, erosketak beste era batean egingo ditugu ahal dugun guztia aurrezteko…baina ez ditugu herritarrentzako zerbitzuetan gure kalitatea jaitsiko. Eta zer gertatuko da langileekin? Iaz “ahalegin” bat eskatu zenieten, aurten ere “ahalegin” gehiago egin beharko dute? Noiz arte? Euskal gizarte guztia ahalegin berezi bat egiten ari da. Esparru guztietan, ahaleginak egiten ari dira. Eta Osakidetza ez da berezia. Gu zerbitzu publiko bat gara, ezin gaitezke euskal gizartetik aparte bizi. Datorren urtean ere, guztiek esfortzu bat egin beharko dugu. Hala ere, ziur nago denbora hobeagoak ere etorriko direla eta guztiontzat ere, egoera hobetu egingo dela Horrek ez al du gaixoekiko arretan eragiten? Ez noski. Orain arte bezala. Esan dudanez, agian, ez ditugu hainbeste eraikin bultzatuko edo martxan ipiniko eta agian, beste gauza batzuk ere ezingo ditugu jorratu baina Osakidetzak, oso profesional onak ditu eta Eusko Jaurlaritzak bere aldetik esfortzu handia ere egiten ari da, beraz, argi izan gaixoekiko arretan gure lan eta esfortzu guztia ipiniko dugula. Betiko moduan. Guk ez dugu zalantzan ipintzen gure langileen profesionaltasuna. Ia urte erdia pasatu da kopagoa martxan jarri zela. Zer irakurketa egiten duzue? Kopagoaren kontra agertu gara behin eta berriro. Ez dugu uste neurri ona denik eta horrela adierazi dugu bai hemen, baita Madrilen ere. Horregatik hainbat errekurtso aurkeztu ditugu kopagoen kontra. Guk, ekitatean sinisten dugu. Ezinbesteko iruditzen zaigu.. Pentsiodunek oraindik protestan jarraitzen dute, eta Errenterian, kasu, sinadurak biltzen ari dira. Neurri horrek izango al du iraungitze datarik? Horrela izatea nahiko genuke. Gu ere ez gatoz bat kopagoarekin. Osasun zerbitzu publikoa euskalduntzeko bidean Eusko Legebiltzarrak hainbat eskaera egin dizkio Osakidetzari, hala nola, 2014tik hasita hizkuntz irizpideak ezartzeko itundutako enpresa denei eta aldi baterako kontratatuko langileei. Osakidetzak neurri horiek hartuko ditu? Nola bideratuko ditu? Osakidetzak bere bigarren planaren zirriborro bat aurkeztu du. Lanean gaude oraindik eta eskaera guztiak kontutan hartzen saiatuko gara. Herritar euskaldunei baita gazteleraz aritzen diren herritarrei eurek erabakitzen duten hizkuntzan zerbitzurik onena eskaintzea dugu helburu. Gure ardura da eta beteko dugu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.