Atzo eman zuten hitzaldia
Atzo ilunabarrean Quichua, Nasa eta Nahuat komunitateetako kide banak euren kultura eta hizkuntza esperientziak elkarbanatu zituzten oiartzuarrekin, Oiartzun Azmarrin taldeak antolatutako hitzaldiaren bidez. Bakoitzak bere herrian dituen zailtasunak eta egindako lanak azaldu zituzten eta musika zuzenean ere entzun ahal izan zuten bertaratutakoek, Quichua komunitateko kideak jotakoa, hain zuzen.
Hiru horiek beste hainbat komunitateko kideekin batera Aditu Titulua ateratzen ari dira Euskal Herrian, HUHEZIren eta Garabideren bitartez. Aurretik ere Oiartzunen izan ziren, Arritxulo aterpetxean; orduan hemengo berria jaso ahal izan zuten.