Aurrera doa XV. Ikuska. Gaur eta bihar proiektatuko dituzte lehiaketarako hautatutako azken film laburrak, eta asteburuan emango dute ezagutzera aurtengo irabazlea. Edonola ere, egitarau oparoa dute oraindik ere zinemazaleak. Honatx egitaraua:
Gaur, 20:00etan:
- Mensaje post-itivo (Madril)
- The mass of men (Erresuma Batua)
- Vocabulario (Kanaria Handikoa)
Bihar, 20:00 etan:
- El hombre equivocado (Madril)
- Eta zer egingo dugu? (Bizkaia)
- La alfombra roja (Huelva)
- Last minute (Madril)
Gaur emango dute lehiaketarako hautatutako ‘Helsinki’ filma
- Hoy quiero confesar (Malaga-Gipuzkoa)
Hauez gain, bihar bertan, 22:30etik aurrea, eta lehiatik kanpo, beldurrezko film laburren emanaldia izango da. Sei film proiektatuko dituzte. Etzi, azkenik, epaimahairen erabakia emango dute ezagutzera, 19:30ean, eta ondoren sari banaketa egingo dute. Ondoren saritutako lan guztiak proiektatuko dituzte. Emanaldi guztiak Trintxerpeko alkateordetzan dira, doan.