
Ikastetxeetako ikasleek egindako erakusketa
Azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren haritik, Oiartzungo emakume feministen asanbladak (Helduen tailerra, Antiju Morik, Killirikupe eta norbanakoak) hainbat ekimen antolatu dituzte. Horietako bat autodefentsa feminista ikastaroa izango da larunbatean (hilak 23). Elorsoro kiroldegian izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak Amazkar tabernara jo behar du.
Horrez gain, bihar (hilak 22) zine foruma izango da eta
Hard Candy filma proiektatuko dute HELTAko lokalean (Karaez, 2). Hilaren 28ra bitarte, bestalde, Elizalde eta Haurtzaro ikastetxeetako ikasleek egindako erakusketa ikus daiteke udaletxeko areto nagusian.
Elkarretaratzea
Azaroaren 25ean bertan, astelehenean, elkarretaratzera deitu dute. 19:30ean izango da, Doneztebe plazan.