Iazko txondorra pizteko jaia
Garai bateko ikazkinen lana ezagutzera emateko asmoz, txondorra piztuko dute Arditurrin larunbatean (hilak 23). Joxe Manuel Etxartek eta Joxe Billaluzek prestatu dute txondorra eta hilabetez piztuta mantentzearen ardura hartuko dute. Hilaren 2an hasi ziren txondorra prestatzen biak.
Jai giroan izango da txondorraren piztuera. 17:00etan haur jolasak, bideo-emanaldia, gaztaina erreak eta sagardoa egongo dira eta 18:00etan piztuko dute txondorra. Arditurrira hurbiltzeko Tren Berdea jarriko dute Olatxetik.
Txondorra piztuta, hilaren 24tik abenduaren 14ra bisitak egiteko aukera egongo da, bakoitzaren aldetik zein gidatuta. Bisiten ordutegia asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 16:00etatik 18:00etara izango da. Bisita gidaturako ordua aldez aurretik hartu behar da 943 49 50 69 (Arditurriko Interpretazioa Zentroa) edo 943 49 45 21 (Oiartzungo Turismo Bulegoa) zenbakietara deituta.
Txondorra abenduaren 14an itzaliko dute, festa giroan baita ere. Bertatik aterako duten ikatza abenduaren 24an plazara igoko dute Olentzeroren Laguntzaileek Olentzeroren ongietorrian erabiltzeko, eta horrez gain Albaola elkartekoek ere erabiliko dute.