Protesta, zinema eta erakusketak, Azaroaren 25aren harira, Errenteria-Oreretan
Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, ekitaldiak egingo dituzte Errenteria-Oreretan. Batetik, ekitaldi nagusia, hurrengo astelehenean egingo dute: Oarsoaldeko talde feministek eta auzoetako emakume elkarteek elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean, Zumardian.
Ekitaldiak, ordea, ostiral honetan, hilak 22 hasiko dira. Hala, La estrella pelikula proiektatuko dute, ondoren, Belen Carmona pelikularen gidoilariarekin filmaren gaineko eztabaida egingo dute. Emanaldia 17:00etan hasiko da, Niessen zinemetan.
Erakusketek ere tokia izango dute. Hala, Niessen merkataritza zentroan eta Merkatuzarren, hainbat eskoletako ikasleek emakumeen kontrako indarkeria nola ulertzen duten erakutsiko dute zenbait margolanen bidez.
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzearekin bat egin du, eta era berean, herritarrei ekintza horietan parte hartzeko deialdi luzatu die.