Jokin Urain semea eta emaztearekin.
Gaur arratsaldean atera da Jokin Urain
Kixkur Herrera de la Manchako (Manzanares, Gaztela Mancha, Espainia) espetxetik. 27 urte egin ditu kartzelan. Kanpoan senideak zituen zain: semea, emaztea eta anai arrebak. Horrez gain, baita herriko lagunak ere. Herrera de la Manchan izan den herritar batek HITZA-ri jakinarazi dionez, dagoeneko autoetan sartuak dira, eta Errenteria-Oreretara bidean dira. Ez dakite, ordea, zein ordutan iritsiko diren.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak atzo egindako eskaerari erantzunez, Auzitegi Nazionalak Urain eta beste zortzi euskal preso aske uzteko erabaki du gaur. Fiskalak egindako eskaeratik at zeuden beste hiru ere askatzeko erabakia hartu du. Beraz, atzoko hiruei batuta, honako hauek aske uzteko agindua eman du, Urainez gain: Jose Etxeberria, Ramon Uribe, Maitane Sagastume, Juan Jose Zubieta, Xabier Goldaraz, Juanjo Legorburu, Jesus Mari Zabarte eta Manuel Gonzalez aske geratuko dira.
Auzitegi Nazionalak atzo hiru euskal preso askatzea erabaki zuen. Juan Carlos Arruti
Paterra, Luis Mari Lizarralde Izagirre eta Iñaki Rekarte Ibarra —Euskal Preso Politikoen Kolektibokoa da aurrena, eta Langraiz bidea deritzona hartutakoak beste biak—.
Urain 2009ko abuztutik behar zuen libre. 197/2006 doktrina aplikatuta, ordea, 2016ra arte luzatu zioten espetxealdia. 27 urte egin ditu espetxean.
http://www.berria.info/albisteak/85987/auzitegi_nazionalak_beste_bederatzi_preso_askatzeko_agindu_du.htm