Aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran aska ditzakete Urkizu eta Zabala
Pasaia Ezkerretik zabaldu duenez, aste honen bukaeran edota hurrengoaren hasieran aska ditzakete Ion Urkizu eta Gabriel Zabala presoak. Biei ezarri zioten Parot Doktrina eta bien kasuak egon dira orain arte Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren esku. Presoen senideek azaldu dutenez, bi presoen kasua fiskalaren esku dago orain, eta abokatuek azaldu dietenez, fiskalak hiru eguneko epea du haien askatasunaren inguruko txostena prestatu eta entregatzeko. Hortaz, epe laburrean bien kasua Espainiako Auzitegi Nazionalean aztertuko dutela espero dute.