“Barrea mundu guztian ulertzen den zerbait da. Zein gozoa den barre egitea”. Barre eginez barre egiteak aniztasunarekin duen lotura azaldu diete, gaur goizean, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko haurrei Puski eta Txurruski pailazoek. Aniztasunaz kontzientziatzeko bidean egin dute emanaldi hori, disko-liburu baten aurkezpenaren harira: Hodei baten bidaia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak argitaratu du liburu hori, eta aurkezpena egiteko Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea aukeratu du. Puski eta Txurruski pailazoek erakutsi nahi izan duten bezala, aldundiak ere Euskal Herria herri anitza dela aldarrikatu nahi du, eta familiak kontzientziatu nahi ditu. Era berean, hori dena disko liburu horretan islatu du.
“Aniztasunaren kultura berria sortu behar dugu, elkarren aitortzen oinarritua eta herri honetan biz garen pertsona guztiak barnebiltzen dituena”, adierazi du Marcos Nanclares Migrazio eta Aniztasun zuzendariak.
Disko liburu horretan 50 lagunek parte hartu dute. Hala nola, Doctor Deseoko Francisek, Asier Gozategik, Oskorriko Natxo de Felipek eta Xabier Solanok.
Oraingoz, mila ale argitaratu dituzte, eta Gipuzkoako ikastetxeetan, berritze guneetan, haur txokoetan, liburutegietan eta kultur etxeetan banatuko dituzte, besteak beste. Durangoa Liburu eta Disko Azokan ere erosi ahal izango da.
Naroa, protagonistaHodei baten bidaia ipuin liburu bat da, eta Naroa du protagonista: “Naroak bere bizitzaren protagonista izan nahi du, eta abian jartzen da abentura bila. Bidaia horretan hainbat pertsonaiarekin egingo du topo; pertsonaia horiek, Naroa bezala, gure herriaren aniztasunaren isla dira. Abentura honetan musikak paper garrantzitsua du, eta diskoko abestiak, hain zuzen ere, pertsonaia horien istorioetan daude oinarrituta”.
Gaur arratsaldean bertan Donostiako Doka kafe antzokian aurkeztuko dute disko liburua, eta kontzertu txiki bat ere emango dute.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.