Hondarribiko Hondartza Udal Kiroldegia
buletin informatibo digitala argitaratzen hasi da. Kiroldegiari, herriari eta kirol diziplinei buruzko informazioa aurkitu daiteke bertan eta “horrez gain kiroldegiko bazkideei begira produktu eta zerbitzu esklusiboak eskaintzen ditu”, azaldu dute udaleko Kirol departamentutik. “Helburua Hondartza Kiroldegia herritarrari eta erabiltzaileari ahalik eta gehien hurbiltzea da, eta horregatik sortu da buletin digital hau, informazioa eskaini eta iradokizunak jasotzeko”, gehitu dute.
Buletina Interneten irakurri daiteke baina nahi duenak posta elektroniko bidez jaso dezake. Horretarako kiroldegiko harreran eman dezakete izena edo
buletinaren webgunetik bertatik egin dezakete harpidetza. Hala, kiroldegiko kortxoetan jartzen den guztiaren berri izango dute etxeko ordenagailuan, portatilean edo mugikorrean.