Ikuskaren barruko lehen saria
Juliana filmarentzat izan da. Lehengo larunbatean hasi zen XV. Ikuska Trintxerpen, Bekoz Beko elkarteak Trintxer Kultural elkartearekin elkarlanean antolatutako
Emea eta anitza zikloarekin. Emakumea gaia hartutako film laburrak batu zituzten aipatu zikloan, eta erresidentzia batera joateari uko egiten dion edadeko emakume baten istorioaren alde egin zuen epaimahaiak. 200 euro eskuratu zuten egileek. Jana Herreros zuzendariak ezin izan zuen Trintxerpen egon saria jasotzen, baina bideo bidez eskertu zuen epaimahaiaren erabakia, eta bere filmaren protagonistaren istorioa bere amonaren bizipenetan oinarriturik dagoela aitortu zuen.
Igandean, bestalde,
El metodo Arrieta ikusi eta ondoren Jorge Gil zuzendaria eta Arrieta ahizpen kontakizunekin gozatzeko aukera izan zuten alkateordetzara bildu zirenek.
Atzo hasi ziren lehiaketarako hautatu dituzten lanak proiektatzen. Ostirala bitartean, egunero emango dituzte film laburrak, 20:00etatik aurrera, alkateordetzan, doan.
‘Juliana’ filmak irabazi du Bekoz Beko saria