Herriko musikariek Santa Zeziliaren omenez joko dute igandean
Igandean musika nagusi izango da Hondarribian, batez ere Alde Zaharrean. Hondarribiko Hiria Musika Bandak urteroko tradizioari heldu eta Santa Zeziliaren kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupeetan, 12:30ean. Ordu berean meza berezia izango da parrokian eta Hondarribiko Txistu Taldea, Musika Eskolako txistulariak eta Parrokiko Abesbatza izango dira bertan. Lehenago, 11:00etatik aurrera, kalejira egingo dute hiriko kaleetan barrena Txistu Taldekoek, txistu ikasleek eta Irungo Musika Eskolako ikasleek.
Joan den larunbatean Eskifaia elkarteko hiru abesbatzek abestu zioten Santa Zeziliari Portuko elizan, Eskifaia Abesbatzak, Xatz Eskifaiak eta Eskifaia Txikiak.