Juantxo lasa Maitxelena Txikierdi eta Sevilla II espetxeko beste bederatzi presok hogeita hirugarren eguna beteko dute gaur gose greban. Espetxean bizi dituzten baldintzak eta jasaten dituzten tratu txarrak salatzeko hasi zuten protesta urriaren 28an. Borrokaldian dauden presoei babesa adierazteko hainbat ekimen egiten ari dira Euskal Herrian, baita Errenteria-Oreretan ere. Pasa den larunbatean martxa egin zuten Sevillako espetxeraino borrokan ari diren eskal presoei elkartasuna adierazteko. 80 lagunek egin zuten martxarekin bat eta elkartasuna espetxe atariraino eraman.
Sevilla II espetxean dauden euskal presoen senideek agerraldia egin dute gaur goizean Donostian
egoeraren larritasunaz ohartarazi dute, izan ere geroz eta ahulago daude gose greban dauden euskal presoak, eta
sakabanaketa politikarekin amaitzeko eskatu dute.
Bihar arratsaldean ,berriz, agerraldia egingo dute Xenpelar etxean Txikierdi eta Sevilla IIko presoen egoeraren berri emateko.