Aldundiarekiko "frustrazioa" sentitzen duela esan du Eguzkik
Eguzki “kezkatuta” agertu da “Aiako Harriaren Patronatuan ez duelako parte hartzea bermatzen aldundiak”. Aldundian izandako aldaketaren ondoren, aldarrikatzen zuten aldaketa ez dela gertatu adierazi du, eta zentzu horretan “frustrazioa” sentitzen duela: “Gobernu berriarekin gutxieneko jarrera aldaketaz ohartzeko denbora pasatu da, eta zoritxarrez, ez dugu ezer berririk ikusi. Aiako Harria parke naturalaren patronatuarekiko lehengo jarrera pasiboa mantentzen dute, eta ez da betetzen ezta patronatuak berak indarrean duen araudia ere.”
Eguzkik patronatuan “dinamika aktiboagoa eta parte hartzaileagoa” egotea eskatu du.
Hala, Jon Peli Uriguen aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuari patronatuaren bilera bat “urgente” bat egiteko eskaera luzatu diote, “sartuta gauden nagikeria horretatik lehenbailehen irtetea, alegia.
Horrez gain, patronatuak bere funtzioak bete ditzan ahaleginduko direla talde ekologistak ohartarazi du, “parke naturala era egoki batean kudeatzeko tresna izan dadin”.