Hasi da Ibon Garcia lezoarra eta Mugitu taldeko beste hiru kideren aurkako epaiketa. Garciarekin batera Mikel Alvarez, Gorka Ovejero eta Julio Villanueva epaitzen hasi da Espainiako Auzitegi Nazionala. Garcia eta beste hiru lagunentzat bost eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu dute 2011 urtean Yolanda Barcinari ustez tarta aurpegira botatzeagatik. Agintearen kontrako atentatua egitea egotzi diete AHTren kontrako ekintzaileei.
Epaiketaren gaineko zuzeneko berri emaen ari da
Berria.