Zabalik da XVII. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketara lanak entregatzeko epea. Lehiaketaren bi bultzatzaile nagusienetakoen izena daraman lehiaketak, euskaraz Xabier Portugal Saria eta gazteleraz Altamira Puenterena, lau sari banatuko ditu aurten. 800 euroko bi sari gaztelerazko zein euskarazko modalitatean irabazle suertatzen direnentzat, eta 400 euroko beste bi sari bigarren saria irabazi dutenentzat. Lanak entregatzeko epea urtarrilaren 31 arte izango da zabalik. Lehiaketaren oinarriak udal liburutegietan edota
Pasaiako Udalaren webgunean irakur daitezke.