Osakidetzaren egoeraz hitz egingo du Jon Darponek
Jon Darpon Osasun sailburuak bisitatutako du Errenteria-Orereta, ostegunean, hilak 21, hitzaldi bat emateko, 19:00etan, Reina aretoan. Errenteriako EAJk antolatu du ekintza hori, eta aurreratu duenez, Osakidetzat eta legegintzaldi honetan Osakidetza kalitatezko zerbitzu publiko izaten jarraitzeko markatutako helburuei buruz hitz egingo du Darponek.
Era berean, herritarren egoera ere aipatuko du: “Osakidetzaren arabera, euskal gizarteak duen arazo nagusia populazioaren zahartzea delako. Horregatik, Darponek gai hori aztertuko du, baita Osakidetzak kontsumitzen duen dirua eta euren langileen lan egoera ere”.
Beste gai batzuk ere jarriko ditu mahai gainean, farmaziako kopagoa eta errezeta elektronikoa, kasu.
Bukaera, jendeak egindako galderei erantzungo diela aurreratu du EAJk.