Bost egun baino ez dira falta Antxoko Alkartasuna dantza taldeak antolatu duen logotipo lehiaketara lanak aurkeztu ahal izateko. 50. urteurrena ospatu behar du aurki dantza taldeak eta hori dela eta irudia berritu nahi dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken lanak jaso eta larunbatean bertan bilduko da epaimahaia, gaur egungo partaideekin eta dantzari ohiekin osatuta. Juanba Berasategik ere parte hartuko du erabakian. Hilaren 29ean emango dute ezagutzera taldearen irudi berria. 400 euro jasoko ditu irabazleak. Partaideek bi baldintza baino ez dituzte kontua hartu behar. Irudian 50. urteurrena agertu behar du eta Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen izenak bere tipografia mantendu behar du. Aipatu tipografia lortzeko
alkartasunaedt@gmail.com idatzi behar da.