Santa Maria ateaurreko zaharberritzea aztertuko dute mintegian
HONDAE Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak
Eraikitako ondare monumentalerako zaharberritze irizpideak goiburuko nazioarteko mintegia antolatu du aste honetako larunbaterako, hilak 23. Goiz eta arratsaldez izango da, Paradorean. Hiru hitzaldi antolatu dituzte HONDAEkoek, denak goizean. Besteak beste, Hondarribiko Santa Maria ateaurreko eta Erreginaren eta San Nikolas baluarteen zaharberritze lanak aztertuko dituzte baina kanpoko gai bat ere landuko dute, Gizateriaren Ondare izendatuta dagoen Suomenlinna (Finlandia) hiribilduarena.
Bazkaldu aurretik Hondarribiko hiri harresituaren inguruan bisita gidatua egingo dute eta, bazkalostean, mahai ingurua antolatuko dute goizeko saioko hizlariek parte hartuko dutelarik.
Mintegian parte hartu nahi duenak 30 euroko matrikula ordaindu behar du. Izena nola eman eta egitaraua ezagutzeko,
deskargatu mintegiko esku-orria.