Mendiola aroztegiko langileek hitzarmena lortu dute
Oarso Bidasoko ELAk jakinarazi duenez, Errenteria-Oreretako Egiburuberri poligonoan dagoen Mendiola aroztegiko langileek lan hitzarmena berritzea lortu dute, bi urtetarako (2013 eta 2014). Hala, Gipuzkoako egurraren lan hitzarmenaren arabera aplikatuko diete: ultraktibitate mugagabea, aplikazio ezarik gabe, eta KPIaren araberako soldata igoera.
ELAren arabera, Mendiola aroztegiko 30 langileak lan erreformatik “babestuta” geratu dira, eta “erosteko ahalmena babestea ere lortu dute”.
Era berean, ELAren ustez, “argi” geratu da, “eduki on eta soldata igoera biltzen duen lan hitzarmena lortzea sindikatuan ongi antolaketa onarekin, akordiorako borondatearekin eta bi aldeen orekaren onarpenarekin lortzen den zerbait” dela.
Langileak “antolatzera” animatu ditu ELAk halako hitzarmenak lortu ahal izateko.