'Liburuek badituzte gurpilak' kontaketa, Aritz Gorrotxategiren eskutik
Ipuin kontaketa saioa izango da Andreone liburutegian etzi. Oraingoa Aritz Gorrotxategi arituko da saioan eta horretarako Liburuek badituzte gurpilak ipuina aukeratu du. 18:30ean hasiko da ipuin kontaketa lau eta zazpi urte arteko haurrei zuzenduta.
Hilaren 27an izango da azken saioa. Mikel Susperregik Fraxkitoren errepertoyo galdua kontakizuna egingo du.