Hitzaldia Boliviako emakumeen egoeraz, Zuloaga Etxean
Nerea Almazan psikologo hondarribiarrak hitzaldia emango du astelehenean, hilak 18, Zuloaga Etxean, 19:00etan. Hondarribiko Udalaren Gazte Kooperanteen beka jaso zuen iaz eta Boliviako hiriburuan izan da hiru hilabetez, Haurralde GKErekin. Boliviako emakumeen eskubideen arloan lan egin du La Pazen.