Hibaikako banderak bedeinkatu dituzte
2012-2013 denboraldian Hibaika bikain ibili da, eta denboraldian lortutako sei banderak bedeinkatu zituzten larunbatean, Madalena ermitan. Goraino bete zen, eta bertan izan ziren arraun elkarteko ordezkariak, arraunlariak, senideak eta baita talde politikoetako ordezkariak ere.
Hibaikaren elkartetik, Mataderotik, atera ziren arraunlari eta arraun elkarteko ordezkariak, trikitilarien doinuen artean herriko kaleetan barrena ibili ziren, ermitara iritsi arte.
Ondoren, Batasuna elkartean bildu ziren bazkaltzeko.