
Indigenen taldea Aritxulegi inguruan, joan den irailean
Oiartzunen Azmarrinek antolatuta, Amerikako hiru komunitateetako kide banak hitzaldia emango dute
Hizkuntza, kultura eta amalurra, jatorrizko komunitateen begiradatik izenburupean. Hitzaldia asteazken honetan, hilak 20, izango da, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita.
Hitzaldia honako hauek emango dute: Tupac Amaru Amrangok (Ekuador, Quichua), Bonifacio Iturbe Palomok (Mexiko, Nahuat) eta Zenaida Iscok (Kolonbia, Nasa). HUHEZIren eta Garabideren bitartez beste hainbat indigenekin batera Euskal Herrian daude Aditu Titulu bat ateratzeko ikastaro bat egiten eta hemen daudela aprobetxatuz, euren hizkuntza eta kultura gutxituen egoera nola bizi duten kontatuko dute, lurrarekiko duten lotura eta autosufiziente izateko gaitasunarekin batera.
Iraila bukaeran ere
Oiartzunen izan ziren komunitate indigenetako kideak, orduan hemengo berri jaso ahal izan zuten.