Yarza Nevados errekan, ur jauzi baten erdian
Beste behin ere, irudi ikusgarriak iritzi zaizkigu Eneko Yarza Arabaolaza hondarribiarraren etenik gabeko bidaiatik. Muturreko kaiak zalea da Yarza eta munduan zehar ibiltzen da muturreko jaitsierak egiten eta ibaietako gida bezala lan egiten. Oraingoan Txilen dabil eta herrialdeko erdialdean kokatuta dagoen Pucon eskualdean Claro eta Nevados errekak jaitsi ditu lagun batzuekin.
Duela gutxi Euskal Telebistak ematen duen Txikon Xtreme programan izan da hondarribiarra, telebista saioko aurkezle den Alex Txikon abenturazaleari kaiakean ibiltzen erakusten (ikus
bideo laburra edo
atal osoa)
Yarzaren bidaiei buruz gehiago jakiteko bisitatu bere
bloga.