EATeko Nahia Vicente atleta podiumera igo zen Hondarribiko krosean
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko kirolariek Hondarribiako krosean parte hartu zuten atzo, Txingudi ikastolaren inguruan. Aurrean ibili ziren atletak, baina batek bakarrik lortu zuen podiumera igotzea: Gazte Mailan, Nahia Vicentek; hirugarren tokian bukatu zuen lasterketa. Maila beran, Josune Bermudez bederatzigarren izan zen.
Bestalde, beteranoetan Esther Estefania eta Alberto Chacon seigarrenak izan iren.