Larunbatean hasi zuten Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloa muxikoekin, eta aste honetan zehar izango dira gainontzeko ekitaldiak. Biharkoan, musika eta dantza ikusi eta entzuteko aukera izango da, Errenteria Musikaleko orkestra eta abesbatzarekin, ikasleen bandarekin eta ikasleen banda eta ikasleen Euskal Dantza Taldearen eskutik. Kontzertua 20:00etan hasikoa da Fatimako parrokian.
[box]
Egitaraua
Asteartea, hilak 19
- 20:00: Errenteria Musikaleko orkestra eta abesbatza, ikasleen banda, eta ikasleen banda eta euskal dantzen ikasleen taldea, Fatimako parrokian.
Osteguna, hilak 21
- 20:00: AMAren harrobia: Musika tailerra, Orereta txiki abesbatza, Oinarri abesbatza, mutilen taldea eta Orereta abesbatza, Fatimako parrokian.
Larunbata, hilak 23
- 20:30: Orereta ikastolaren 50. urteurrena: Landarbaso abesbatza, Ereintza dantza taldea, Errenteria Musikal udal musika eta dantza eskolako euskal dantza ikasleak, EMKEko banda, Kukai dantza konpainia, Ereintzako txistulariak eta Andra Mari Abesbatza.
Igandea, hilak 24
- 10:00: Errenteriako udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak, Amulletako danborren kofradiarekin, herriko kaleetan zehar.
- 12:00: Xenpelar bertso eskolaren bertso saioa eta Nekane eta Iñaki txalapartariak.
- 12:30: Errenteriako udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak.
[/box]